Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala Euskaraldiarekin

 

 

Bermeoko Udalak irailaren 26an egindako Osoko Bilkuran, aho batez, Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena onartu zuen. Horren bidez, Bermeoko Udalbatzak bat egin du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, “erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko” konpromisoa hartu du. 

Era berean, onartutako adierazpenean jasotzen denez, “ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta, bereziki, udal barrura begira, ekimena zabaltzea”. “Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak egingo ditugu, arduradun politikoak zein langileak izan”, gaineratzen du.

 

“Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu eta Belarriprestok gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun”, azaltzen du. 

Horrela, Bermeoko Udalak, adierazpenean onartu duen moduan, “neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible egiteko eta etorkizunean eutsi ahal izateko” eta, “ekimenaren sustatzaile gisa,  udal barruan ez ezik, udalerrian ere herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldia ekimenean parte har dezaten, eta izena emateko bideak erraztuko ditu”. 

Era berean, Bermeoko Udalak bat egiten du ekimena Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin, elkarlanean eta batera garatzearekin.

 

 

28 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0