Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoak autoetan erabiltzen diren umeen segurtasun sistemen gaineko kanpaina abiarazi du

-Informazio eta prebentzio kanpaina honek etxeko txikienen segurtasuna bermatzeko balioko du

Bermeon, 2023ko apirilaren 24an.- Bermeoko Udaltzaingoak informazio eta prebentzio kanpaina berria jarri du martxan autoetan erabiltzen diren umeen segurtasun sistemak behar bezala erabiltzen direla segurtatzeko. Horretarako, kontrolak burutuko dira aste honetan zehar Bermeoko leku ezberdinetan.

Urtean zehar informazio eta prebentzio kanpaina ezberdinak egiten ditu Udaltzaingoak segurtasuna mantentzeko. Kanpainen helburua istripuak saihestea edota hauek egotekotan zaurituen kopurua txikitzea da eta, horretarako, besteak beste, haurrak lotzeko sistemak, segurtasun uhalaren erabilera, ibilgailuen egoera… begiztatzen dira. Aste Santuaren aurretik egindako kanpainan, herritarrek segurtasun-uhala ondo erabiltzen zutela egiaztatu ahal izan zen, oraingoan, hortaz, eta oporretatik bueltan, txikienen txanda iritsi da. Ildo horretan, aipatu behar da istripu gehienak bidaia laburretan gertatzen direla (ikastetxera bidean, supermerkatuan), eta, horregatik, ezinbestekoa da, une oro, haurren segurtasun-sistema erabiltzea eta behar bezala erabiltzen dela egiaztatzea.

Sistemak egoki erabili behar dira beren funtzioa bete dezaten, haurren tamaina eta pisua kontuan hartuta. Beraz, kanpaina honekin jendeak ondo erabiltzen dituela egiaztatu eta informazioa eta laguntza eman nahi da. Kontzientziazio-kanpaina horrek, beraz, araudiak eskatzen duenarekin bat datorrela egiaztatzeko balioko du, txikienen segurtasuna bermatuz.

24 / 04 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0