Albistea
Aritzatxu hondartzara joateko, autoa erabili beharrean, autobusa erabiltzeko eskatu die Bermeoko Udalak herritarrei; horrela, “gutxiago kutsatzen dugu eta guztion artean gure ingurua zaintzen dugu”.
Gainera, Udalak gogoratu duenez, Aritzatxura joateko Bermibusa erabiltzea “oso erosoa” da; izan ere, “hondartzatik oso gertu geltokia du, eta garraio publikoa erabiliz ez duzu aparkalekurik bilatu behar". “Hortaz, animatu eta Bermibusen joan Aritzatxure”.
Bermibusek, astelehenetik barikura, goizez 7:45etik 14:15era eta arratsaldez 16:45etik 19:15era, eta zapatuetan goizez 8:45etik 13:15era, eskaintzen du zerbitzua ordu erdiro. Lameratik laurdenetan eta laurden gutxiagotan irteten da, eta domekatan ez dago Bermibus zerbitzurik.
010 (94 617 91 00)