Albisteak

Albistea

Bermeon auzo-taxi zerbitzua eskaintzen duten taxilariek atzeratutako dirulaguntzak kobratu ahal izango dituzte

Gaur goizean egin den Osoko Bilkurak 2018tik kobratu gabe zeuden dirulaguntzak ordaintzeko erabakia hartu du   

Bermeon, 2019ko uztailaren 30ean.- Osoko Bilkurak Auzo-Taxi zerbitzua eskaintzen duten taxilariei atzeratutako fakturak ordaintzeko erabakia hartu du gaur goizean. Izan ere, 2018tik zenbait dirulaguntza eman gabe zeuden eta erabaki honi esker, zerbitzu honek aurrera jarraituko du 2019an ere.

Auzo-Taxi zerbitzua Bermeoko baserri-auzoetan bizi diren biztanleak laguntzeko sortu zen. Honela, gaur egun, Agirre, Almika, Arane, Arronategi, Artika, Demiku, Gibelortzaga, Kurtzio, Mañu, San Andres eta San Miguel bizi diren herritarrek, betiere aurretik zehaztutako prozedura errespetatuz, aukera dute taxi bat eskatzeko. Zerbitzua bukatutakoan, %35a besterik ez dute ordaindu behar. Udalak gainontzeko kopurua dirulaguntza bidez ordaintzen du. 2018tik laguntza hauetako batzuk ordaindu gabe zeuden eta Osoko Bilkuran erabakia hartu da (prozedura honelakoa da atzeratutako laguntzak ordaintzeko) hauek ordaintzeko eta 2019koak ere bermatzeko.  

30 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0