Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoak autoetan erabiltzen diren umeen segurtasun sistemen gaineko kanpaina burutuko du aste honetan zehar

-“Informazio eta prebentzio kanpaina honek etxeko txikienen segurtasuna bermatzeko balioko du”, adierazi du Bermeoko Udaltzainburuak

Bermeon, 2022ko otsailaren 7an.-  Bermeoko Udaltzaingoak informazio eta prebentzio kanpaina berria jarri du martxan. Oraingoan autoetan erabiltzen diren umeen segurtasun sistemak behar bezala erabiltzen direla segurtatu nahi da. Horretarako, kontrolak burutuko dituzte aste honetan zehar Bermeoko leku ezberdinetan.

“Urtean zehar informazio eta prebentzio kanpaina ezberdinak egiten ditugu segurtasuna mantentzeko. Kanpainen helburua da istripuak saihestea edota hauek egotekotan zaurituen kopurua txikitzea eta, horretarako, besteak beste, haurrak lotzeko sistemak, segurtasun uhalaren erabilera, ibilgailuen egoera… begiztatzen dira. Umeek erabili beharreko segurtasun sistemak behar bezala jartzen direla ikusi nahi dugu oraingoan. Horretarako kontrolak burutuko ditugu, informazioa eman eta legea betetzen dela egiaztatuko dugu. Kontzientziazio kanpaina honek etxeko txikienen segurtasuna bermatzeko balioko du”, adierazi du Bermeoko Udaltzainburuak.

“Askotan uste dugu umeak seguru daramatzagula autoan, baina zenbaitetan ez da horrela. Sistemak behar bezala erabili behar dira bere funtzioa bete dezaten, umeen tamaina eta pisua kontutan hartuta. Gure helburua da jendeak ondo erabiltzen dituela ikustea eta informazioa eta laguntza eskaintzea”, gaineratu du.

07 / 02 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0