Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak alde zaharreko pintadak ezabatzeko kanpaina abiaraziko du

-Guztira, 150 pintadatik gora identifikatu ditu, eraikin publiko eta pribatuak kontutan hartuta

Bermeon, 2021eko urriaren 15ean.- Bermeoko Udalak alde zaharreko pintadak ezabatzeko kanpaina hasiko datozen egunotan. Ekimen honen helburua da hirigunea ahalik eta garbien mantentzea eta bere itxura hobetzea. Garbiketa lan hauek eraikin eta gune publikoetan eta eraikin pribatuetan burutuko dira.

Zenbait kasutan, produktu egokiak erabiliz, pintada hauek garbitu ahal izango dira. Beste kasu batzuetan, ordea, pareta bera berriz ere margoztu beharko da. Langileak jatorrizko kolorea mantentzen saiatuko dira, originala ahalik eta gehien errespetatuz. Udalak, guztira, 150 pintadatik gora identifikatu ditu eta eraikin pribatuetako jabe batzuen baimenaren zain dago. Hala ere, dagoeneko baimena eman duten eraikinetan eta gune publikoetan lanak hasiko dira.

-          Eraikin pribatuetan: 121 pintada

-          Gune publikoetan: 31 pintada

-          Lokaletan: 6 pintada

“Bermeoko Udal Gobernuaren helburu estrategikoetako bat da herria ahalik eta garbien mantentzea eta bere itxura hobetzea. Kanpaina hau helburu honen barruan sartzen da. Duela zenbait hilabete hasi ginen eraikin pribatuetako jabeekin hitz egiten eta euren eraikinak pintadetatik garbitzeko baimenak eskatzen. Espero dugu datozen asteotan pintada hauek pixkanaka desagerraraztea eta gure herriko alde zaharraren itxura hobetzea”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

15 / 10 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0