Albistea
Bermeoko Arane kiroldegiko lasai guneko sauna aldatu da eta berria jarri da, Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak, jakinarazi duenez.
Ormaetxeak azaldu duenez, Arane kiroldegiko lasai guneko saunak konponketa beharra zuen. “Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko, sauna berria jartzea erabaki dugu eta otsailaren 12an eta 13an, astelehenean eta martitzenean, lanak egin ondoren, sauna berria jarri da”, adierazi du. Aurrekontua 7.300 eurokoa izan dela gaineratu du.
Kirol zinegotziak gogoratu duenez, Bermeoko Udalaren xedea da Udal Kiroldegiak “kalitatezko zerbitzu modernoak eskaintzea eta instalazio egokiak izatea; izan ere, kirolaren aldeko apustua egitea herritarren osasunaren aldeko apustua egitea da”.
010 (94 617 91 00)