Albistea
Bermeoko 2017ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak irailaren 7an hasiko badira ere, jadanik martxan daude barrakak Olatua eskulturaren inguruan, iaz baino prezio merkeagoekin. Gainera, umeen egunak hiru izango dira aurten, iaz baino bat gehiago: joan den irailaren 1ean, eta irailaren 12an eta 17an.
Prezioei dagokienez, honakoak izango dira: umeen atrakzioak 2 euro bidaia (bonoa 10 euro zazpi bidaia- 1,43 euro bidaia), eta nagusienak 2,50 euro bidaia (bonoa 10 euro 6 bidaia- 1,67 euro bidaia).
Egun herrikoiak, joan den irailak 1ean, eta irailaren 12an eta 17an (martitzena eta domeka) izango dira, eta egun horietan barrakek prezio merkeagoa izango dute, 1,20 euro izango baita ume eta nagusientzako barraken bidaiaren prezioa. Barrakak irailaren 17ra arte egongo dira Bermeon.
010 (94 617 91 00)