Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak, Erroxapek, Sorginorratzen eta Norezek kontzentrazioa deitu dute 'Etxerako bidean, ez dut ausarta izan nahi, askea baizik' lelopean

 

 

Bermeoko Udalak, Erroxape Emakumeen Elkarteak, Sorginorratzek eta Norezek kontzentrazioa deitu dute gaur, arratsaldeko 18:15ean, Bermeoko Goiko plazan, ‘Etxerako bidean, ez dut ausarta izan nahi, askea baizik!!!’ lelopean, Bermeon emakume batek jarritako sexu erasoaren salaketaren aurrean. 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, “biktimari Udalaren elkartasun eta babes guztia” adierazi dio eta “beharrezkoak diren baliabideak” jarriko dituela jakinarazi du. “Sexu erasoak emakume guztien kontrako erasoak dira, onartezinak dira eta gogor gaitzetsi nahi ditugu. Ez dugu onartuko gure herrian emakumeen kontrako inolako erasorik”, gaineratu du. 

Alkateak adierazi duenez, “emakumeen aurkako indarkeria genero-desberdintasunen adierazpen larriena da, eta emakume izate hutsagatik beldurrez bizitzea onartezina da eta aske bizitzeko eskubidea guztiok ozen aldarrikatu nahi  dugu ”. 

Horregatik, elkarretaratzea deitu dute Bermeoko Udalak, Erroxapek, Sorginorratzek eta Norezek gaur, astelehenean, 18:15ean Goiko plazan. Horrela, Bidegurenek eta herriko emakumeen taldeek herritar guztiei kontzentrazioan parte hartzera deitu die. “Aski da, libre izateko eskubidea daukagu. Indarkeria matxistari aurre hartzea guztion ardura delako, hartu parte mobilizazioan. Etxerako bidean, ez dut ausarta izan nahi, askea baizik!”, nabarmendu du.

04 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0