Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalbatzak Asier Larrauriren dimisioa onartu du

-Udal-taldeetako zinegotzi guztien aldeko bozkarekin, Larraurik berak ekainaren 20an idazki bidez aurkeztu zuen alkate- eta zinegotzi-karguari uko egitea onartu da

-10 egun balioduneko epean, Udalbatza eratzeko bilkura bat egingo da, eta, bertan, alkatea hautatuko da

Bermeon, 2023ko ekainaren 23an.- Bermeoko Udalak Asier Larrauri alkate hautatuaren ukoa onartu du gaur goizean Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ezohiko osoko bilkuran. Udal taldeetako zinegotzi guztien aldeko bozkarekin, Larraurik berak ekainaren 20an idazki bidez aurkeztutako alkate- eta zinegotzi-karguari uko egitea onartu da.


Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoari jarraituz, 10 egun balioduneko epean udalbatza eratzeko bilkura bat egingo da, eta bertan alkatea hautatuko da. Aipatzekoa da zerrendaburu diren zinegotzi guztiak izan daitezkeela hautagai. Baten batek zinegotzien botoen gehiengo osoa lortzen badu, hautetsitzat joko da, kontran,  
inork ez badu gehiengo hori lortzen, dagokion udalerrian herri-boto gehien lortu dituen zinegotzia izendatuko da alkate. Berdinketa gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko da.

Osoko bilkurak, halaber, uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorren zozketa egiteko balio izan du.

23 / 06 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0