Albistea
Bermeoko Jose Done ikastetxeko skate parkearen 12. urteurrena ospatzeko, herriko Skateruek kirol elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, ‘Skate or Due' jaialdia egingo du bihar, zapatuan, urriaren 7an. Joan den astean egitea aurreikusten bazuten ere, eguraldi txarragatik atzeratu egin behar izan zuten, eta, bihar, zapatuan, urriaren 7an, ospatuko da ‘Skate Or due’ jaialdia.
Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Horrela, 12:30etik 14:00etara txiki skate egiteko aukera izango da eta 12 urtera arteko ume eta gaztetxoek txapelketa eta jokoetan parte hartu ahal izango dute.
Arratsaldean, 17:00etan open-a egingo da, eta 18:30etik aurrera Best Trick txapelketa, jam, lasterketak eta azken gudaria, besteak beste, izango ditugu. 22:00etatik 02:00etara, musikaren txanda izango da, herriko taldeen kontzertuak izango baitira, hain justu: Salitre, Puro Odio, Revertt, Wicked Wizzard eta Magnetico Grupo Robot.
Skateruek kirol elkarteak eta Bermeoko Udalak ekimen honetara gonbidatu dituzte herritarrak kirolarekin, musikarekin eta jai giroarekin gozatzeko aukerak eskainiko dituelako.
010 (94 617 91 00)