Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Aukerak Suspertzen programa bultzatzen jarraituko du

  • Gaur egun, 3 boluntario eta profesional bat ari dira bi taldetan banatutako 16 umeri laguntza eskaintzen.

Beste urte batez, Bermeoko Udalak Aukerak Suspertzen programa bultzatzen jarraituko du, ikasturte honetarako boluntario gehiago erakarri asmoz. Aukerak Suspertzen programa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak bultzatzen du, Familien eta Haurren Zuzendaritzaren bidez. Programak desabantaila sozialean eta hezkuntza eta ikaskuntza prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten adin txikikoen beharrak asetu gura ditu. Eten digitala ezabatzea du helburu, eskolaz kanpoko laguntza eta tokiko sare komunitarioaren aktibazioa sustatuz.

Aukerak Suspertzen programak boluntarioekin lan egiten du. Horien bitartez, laguntza eskaintzen zaie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lankidetzaren bitartez identifikatutako Lehen edo Bigarren Hezkuntzako adingabeei. Bertoko sare komunitarioaren aktibazioa indartzeko, programak boluntario gehiago behar ditu, programan sartzeko itxaroten dauden adingabeak daudelako itxaron zerrendan.

Gaur egun, 3 boluntario eta profesional bat ari dira bi taldetan banatutako 16 umeri beharrezkoa duten laguntza eskaintzen. Boluntariotza zerbitzua asteko egun desberdinetan eskaintzen da, kasu honetan, martitzenetan eta eguenetan, 16:30etik 18:00etara. Eskolako lanak egiten dituzte, eta gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzan dauden beharrak asetzera bideratuta dago programa. Horrez gain, modu osagarrian, familiekin ere lan egiten da, horiek ere seme-alabei laguntzeko gaitasunak garatu ahal izateko.

Iazko ikasturtean (2023-2024), Bermeon, 15 adingabek eta 6 boluntariok parte hartu zuten Aukerak Suspertzen programan. Udalerrian programa eskaintzen denetik (2021-2022), guztira, 29 adingabek eta 7 boluntariok parte hartu dute programan.

Bermeoko Udaletik Aukerak Suspertzen programa sustatzen jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu. Gobernu taldearen helburuetako bat da Bermeon boluntariotza sare sendo bat sortzea, gure herritarrak elkarlanean aritu daitezen, eta komunitatearen laguntza indartu dadin. Bermeoko komunitate sarea indartu gura duten pertsona konprometituak behar ditugu, eta herritarrak animatzen ditugu parte hartzera. Zuen denborak, laguntzak eta konpromisoak aldaketa handia ekar dezake. Guztion lankidetzarekin, Bermeoko gazte guztientzat aukera berdintasun handiagoa eta ingurune inklusiboagoa lortuko dugu”, adierazi du Gizarte Ongizate Saileko zinegotzi Endika Etxebarria Telleriak.

Boluntario izan gura duzu?

  • 747 47 31 80
06 / 11 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0