Albistea
Euskara Aholku Batzordea martxoaren 9an, eguenean, batuko da, arratsaldeko 19:00etan Bermeoko Gizarte eta Kultura etxeko Gaztelekuan. Bertan, hainbat gai aztertuko dira, eta gai nagusia izango da: ume eta gaztetxoen aisialdi eta kirol ekintzetan euskararen eskaintzaz egindako galdetegiaren emaitzen azterketa. Ondoren, proposamenak landuko dira.
Horrez gain, laburrean beste gai batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, ‘Geuk eus’ kanpainaren jarraipena egingo da, eta kanpaina horrek herriko ikastetxeetako jaietan izango duen presentzia azalduko da.
Batzorde honetako kideekin partekatuko dira gai hauek euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak ezagutzeko. Informazio gehiago nahi duten herritarrek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu (946179122) edo euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.
010 (94 617 91 00)