Albistea
Minbiziaren aurkako taldeak, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, kolon minbiziaren aurrean prebentzio eta detekzio goiztiarrak duten garrantziari buruzko hitzaldia antolatu du apirilaren 3an, asteazkenean, Bermeoko kultur etxean, 18:00etan. Sarrera dohainik da.
Osakidetzak azaltzen duenez, Kolon eta ondesteko minbizia heste-horman sortzen den gaixotasuna da, heste-polipo batek eraginda. Kolon eta ondesteko minbiziak ohikoenak dira herri garatuetan eta heriotza-indize handiak eragin ditzake gizon eta emakumeen artean.
Euskadin urtero 1.800 kasutik gora detektatzen dira: emakumeen artean bigarren tumorerik ohikoena da titietako minbiziaren ondoren, eta gizonen artean ere bigarren ohikoena prostatako minbiziaren ostean.
Prebentzioa eta detekzio goiztiarra oso garrantzitsuak dira eta horri buruz hitz egingo da apirilaren 3ko hitzaldian. Horrela Bermeoko Udalak herritarrak hitzaldi horretara gonbidatu ditu oso interesgarria izango baita.
010 (94 617 91 00)