Albistea
Egun berezi honetan, besteak beste, Bermeoko Udalaren XVIII. Odoloste Txapelketa egingo da
Bermeon, 2019ko azaroaren 7an.- Datorren azaroaren 10ean ospatuko da Andeko Tabernak antolatzen duen eta Bermeoko Udalak babesten duen XVIII. San Martin Azoka. Egun berezi honek, urtero bezala, txerriki produktuak izango ditu protagonista nagusi, baina ez dira bakarrak izango. Azoka Bermeoko Lameran egingo da.
Besteak beste, honako produktu hauek erosteko aukera izango dugu azokan:
- Txerrikiak
- Ogia
- Pastelak
- Eztia
- Txakolina
- Gazta
- Loreak
- Patea
- …
Gainera, egun horretan bertan, Bermeoko Udalaren XVIII. Odoloste Txapelketa ere egingo da eta parte hartze handia espero da. Izan ere, txapelketa honek urtero partaide gehiago irabazten ditu. Aurtengo ediziorako, 25 partaide inguru espero dira, Bermeotik, Gernikatik, Mungiatik, Loiutik, Zornotzatik… etorriko direnak. Epaimahaiaren zuzendaria Pedro Mendizabal Basabe jauna izango da.
010 (94 617 91 00)