Albistea
Bermeoko Udalak martxoaren 17an Askatasun Bidea 12 eraikinean gertatutako sutean hildako 23 urteko gaztearen heriotza deitoratu du eta familiari bere elkartasuna eta doluminak helarazi dizkio. Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea, gaztearen familiarekin egon da zuzenean doluminak emateko eta bere “atsekabea” agertzeko “momentu gogor hauetan”.
Gertaerei dagokienez, Askatasun Bideako 12 zenbakidun eraikineko 1. Solairuan sute bat piztu da goizeko 5:00ak inguruan. Bertara suhiltzaileak, Herri Babesa, Udaltzaingoa eta Ertzaintza joan dira.
Sutean 23 urteko gazte bat hil da kea arnasteagatik eta emakume haurdun bat artatu behar izan dute. Eraikina hustu dute sutearen ondorioz ke-laino handi bat egon delako, baina momentu honetan familiak bueltatu dira euren etxeetara.
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, baina, antza denez, sutea 1. Solairuko sukaldean sortu da.
010 (94 617 91 00)