Albistea
Udal azokan kokatuta dagoen BiziPark bizikletentzako aparkalekua erabili gura dutenek, zabalik dute izena emateko epea; martxoaren 30era bitartean izena eman daiteke, bizipark.bermeo.eus plataformaren bitartez. 33 bizikletentzako lekua dago, eskaera handiagoa bada, esleipena zozketa bidez egingo da. 16 urtetik gorakoek egin ahalko dituzte eskaerak, eta 16 urtetik beherakoek, berriz, tutorearen bidez egin ahalko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak sinatutako hitzarmenetik jaio zen proiektua. Aldundiak 60.000 euro bideratu zituen egitasmora, eta Bermeoko Udalak, bere aldetik, espazioa utzi du, proiektua gauzatu, eta kudeaketaz eta mantentze-lanez arduratuko da.
Bizikleten aparkalekua eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, eta erabiltzaileek hainbat iraupenetako bonuak dituzte eskura: hilabete batekoa 4 eurora, 3 hilabetekoa 10 eurora, 6 hilabetekoa 20 eurora eta urte batekoa 40 eurora.
Informazioa gehiagorako bizipark@bermeo.eus-era mezu bat idatzi daiteke edo 94-617 91 24 telefono zenbakira deitu.
010 (94 617 91 00)