Ekimenak

Ekimenak

Balkoi-lehio eta fatxaden lehiaketea Alde Zaharrean

Apirilaren 29tik ekainaren 1era izango da Alde Zaharreko balkoi-leiho eta fatxaden lehiaketea. Lehiaketa honen helburua da Alde Zaharra kolorez eta biziz janztea bere nortasun eta edertasunaz konturatzeko eta danok gozatzeko.

 1.      Maila bi  egongo dira: balkoi-leiho eta fatxadak. Fatxaden kategorian parte hartu ezkero, kalera emoten daben etxe guztiek hartu behar dabe parte.

2.      Epaileek kontuan izango dabe: isladatzen dan bizitasuna, edertasuna eta osotasuna.

3.      Epaileek lehiaketako parte-hartzaileen lanak ikustera ekainaren 1ean pasako dira eta sariak ekainaren 2an emongo dira.

4.      Lehiaketean parte hartzeko izena Berualan eta Bermeoko lora dendetan  emon behar da maiatzaren 31era arte, edo Goiko plazan egongo dan loreen azokan apirilaren 29an.


5.      Sariak:

·         Leihorik-balkoirik ederrena: 100 € eta Aita Guria baleontzian 2017. urtean lagun bik gura daben bestetan sartzeko pase berezia.

·         Fatxadarik ederrena: 200 € saria eta etxebizitza bakotxeko Aita Guria baleontzian 2017. urtean lagun bik gura daben bestetan sartzeko pase berezia.

Antolatzaileak: Bermeoko Udala, Beruala, Haitz Nagusije, Berton, Alde Zaharra Bizirik Elkartea eta Bermeoko loradendak.

Beste ekimenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0