Zerbitzuak

Iragarki taula

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gainordainaren jakinarazpenak 2018-05-30

Iragarkia eta zerrendea (2018-05-30) ikusteko hemen egin klik

Iragarkia eta zerrendea (2018-05-18) ikusteko hemen egin klik

Zerga gainordainaren jakinarazpena ezin izan danez beren beregi jakinarazi euren titularra edo helbidea ez jakiteagatik edo bestelako arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, Herri- Administrazioen Lege-jardunbideari eta Guztientzako Administrazio- jardunbideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 Legearen 44 atalean eta honekin batera etorririk ezargarri diren gainontzeko arauetan xedatutakoa betez. Ondorengo arauak betez jakinarazten da:

1.- Eranskinean agertzen diran etxebizitzei Ondasun Higiezinen gaineko Zergan %50eko gainordaina jagokela, ez badira ordenantzan jasotzen diren honelako salbuespen edo murrizpen kasu honeetan aurkitzen dirala:

Salbuespenak:

a)    Etxebizitzea ostatu edo pentsino jardueretara lotutakoa izatea.

b)    Etxebizitzea entidade publikoren baten esku jarrita egotea, alokairuan emoteko helburuagaz.

c)    Zaharren egoitzetan erroldatutako pertsonen titularidadeko etxebizitzea izatea.

d)    Herentziaz hartutako etxebizitzea izatea, beti be, heriotza datatik 3 urte igaro ez diranean.

e)    Zergearen sortzapen datearen aurreko urtean, hau da 2017. urtean, eskuz aldatutako etxebizitzea izatea.

f)     Udalaren eta bere mendeko erakunde publikoen titularidadeko etxebizitzea izatea.

g)    Mendekotasun egoerea aitortuta dagoanean, eta hutsik dagoan etxebizitzea kasu honeetako baten bat izatea:

-       Hutsik dagoan etxebizitzea, mendekotasuna aitortu jakon pertsonearena izatea, edo

-       Mendekotasuna aitortuta daukan pertsonearen kargu egiten dan pertsonearen etxebizitzea izatea. Beti be kargu egiten dan pertsona hori ezkontidea bada, izatezko bikotearekin bizi dena bada (7/2003 Legearen arabera), edo hirugarren gradura arteko odol, ezkontza edo adopzino bidezko ahaidea bada, mendekotasuna daukan pertsonea hartu dauena bada edo legezko tutorea bada.

h)    Etxebizitzan erroldatuta inor ez egon arren, zergearen sortzapen eguna baino arinagotik alokairuan emonda badago.

i)      Etxebizitzea normalean alokairuan emoten bada, eta zergearen sortzapen egunean alokatu barik egon arren, aurreko 2 urteetan gitxienez 365 egunetan alokatuta egon bada.

j)      Lan arrazoiak dirala-eta, etxebizitzearen jaubea Bermeotik kanpo bizi bada, eta alokairuan bizi bada.

k)    Higiezina aurri egoeran aitortuta badago, eta egoera hori aitortu zanetik urte 2 igaro ez badira. (Aitorpenetik urte 2 baino gehiago pasatzen diranean, gainordaina aplikatuko da).

l)      Banantzearen ondorioz, bikotekide ohiek erabilten daben etxebizitzea bada, beti be banantzea agiri judizial bidez frogatzen bada, eta banantze akordioan adostuta badago, beste etxebizitza bat egongo dala txandaka bizitzeko.

m)  Higiezinak etxebizitza erabilerea izan beharrean, bertan legezko ekonomia jarduerea garatzen danean. 

%25eko gainordain murriztua:

Etxebizitzan inor erroldatua ez egon arren, titularrak edo bere familiak erabilten badabe, murriztapena izango dau, honeek kontsumoak kreditatu ezkero aurreko urtean: ur hornidurearen kasuan, 18 metro kubikotik gora; argindarraren horniduran, 300kwh-tik gora; eta gasaren horniduran, 100kwh-tik gora.

2.- Hori horrela, kasu horretako batean dagoela justifikatzeko edo edozein akats dagoela adierazoteko, titularrek edo titular moduan agertzen diranek, 10 laneguneko epean, alegazinoak aurkeztu eta modu egokian justifikatzeko aukera daukeela.

3.- Salbuespen edo murrizpen kasuan egon ezean eta errakuntzarik ez balego, eranskinean agertzen diran etxebizitzei %50eko gainordaina aplikatuko jakela 2018. urteko erreziboan.

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0