Udala

Faseak

Zosmamedia enpresearen erreklamazioa.

2009/01/20

38. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Planteatutako gaia

Bermeoko Udaleko iragarkiak argitaratzeko kontratazioa. Zosmamedia enpresearen erreklamazioa.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 18ko 1634. zenbakidun Alkatetza Dekretu bidez, 2009-10 kontratua behin-behingoz esleitu jako MEDIASAL 2000 SA enpreseari.

Erabagi horretan azaltzen dan modura, TALLER 2A eta ZOSMAMEDIA enpresak kanporatuta deklaratu ziran epez kanpo aurkezteagatik euren eskaintzak.

2008ko urtarrilaren 8an argitaratu da behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko kontratugileen profilean (www.bermeo.org)

Bigarrena: ZOSMAMEDIA enpreseak urtarrilaren 8ko 198 sarrera erregistro data eta zenbakiagaz, Kontratazio Arloko Errekurtso Berezia aurkeztu dau, 2008ko abenduaren 9ko dataz CORREOS-en aurkeztu ebalako eskaintza.

Argudioak

Lehenengoa: Espedientean dagozan datuen arabera ZOSMAMEDIA enpreseak 2008/12/09ko dataz Correos-en sarrera emon eutson, eta Bermeoko Udalera fax-ez bidali eban agiri hori egun berean. Beraz, kreditatuta dago interesatuak alegatutakoa.

Eskaintza aurkezteko modua, Baldintza Pleguetan eta aplikagarri dan urriaren 12ko 1098/2001 Erret Dekretuaren 80. artikuluan xedatutakoa (Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra) eta 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 18. xedapen gehigarriaren 4. atala beteaz bideratu dau ZOSMAMEDIA enpreseak eta kontutan izan beharreko data CORREOS-eko erregistro datakoa da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: ZOSMAMEDIA enpreseak aurkeztutako erreklamazioa onartzea eta 2008ko abenduaren 19ko 1634 Alkatetza Dekretu bidez 2009-10 kontratuaren esleipena etetea.

BIGARRENA: ZOSMAMEDIA enpresearen eskaintza onartu eta eskaintzen baloraketa barriro egitea.

HIRUGARRENA: Erabagi honen barri gainontzeko lizitatzaileei emotea, bost (5) laneguneko epearen barruan jagokozan alegazioak aurkeztu daien.




Bermeon, 2009ko urtarrilaren 14an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0