Behin behineko esleipena
2009/03/18
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko martxoaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
40.- UDAL LIBURUTEGIKO TEILATUA BARRIZTETAKO OBREAREN BEHIN-BEHINGO ESLEIPENA.
Xedea
Udal liburutegiko teilatua barriztetako obrearen behin-behingo esleipena.
Aurrekariak
Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko Erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.
Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu batzarrak, obra honen baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi zan.
Hirugarrena: Prozedura negoziatu bidez 3 enpresa gonbidatuak izan dira beraien eskaintzak aurkezteko.
• ALBAÑILERÍA Y REPARACIONES LUIS GRAÑA.
• CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO
• CONSTRUCCIONES PALACIOS
Horrela izanda ere bakarrik hauetariko batek aurkeztu dau bere eskaintza, hain zuzen be, CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO.
Argudioak
Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztatu da bat datorrela eskatzen danagaz.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Udal liburutegiko teilatuaren barriztapenaren obra behin behingoz esleitzea, era honetan:
- ENPRESEA: CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO (76185237-Z).
- -PREZIOA: 57.112,86 € BEZ barik, BEZ: 9.138,06 €, DANERA: 66.250,92 €.
- -EXEKUZINO EPEA: 2 hile.
- -OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2, langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 18an.
ONETSIA
ALKATEA