Behin behineko esleipena
2009/03/30
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko martxoaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
5.- HILERRIKO TEILATUAREN BARRIZTAPENAREN OBRA BEHIN BEHINGOZ ESLEITZEA.
Xedea
Hilerriko teilatuaren barriztapenaren obra behin behingoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.
Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak, obra honen baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Hirugarrena: Prozedura negoziatua egin da, publizidadeagaz. Horrela izanda be, enpresa bakarra aurkeztu da prozesura:
• CONSTRUCCIONES Y OBRAS NERVIÓN, S.L.
Argudioak
Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztatu da bat datorrela eskatzen danagaz.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Hilerriko teilatuaren barriztapenaren obra obrea behin-behingoz esleitzea, era honetan:
- ENPRESEA: CONSTRUCCIONES Y OBRAS NERVIÓN, S.L. (IFZ: B-48653521).
- PREZIOA: 213.994,83 €, BEZ barik, BEZ: 34.239,17€, DANERA: 248.234,01€.
- EXEKUZINO EPEA: 3 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik, 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 25ean.
ONETSIA
ALKATEA