Udala

Faseak

Iragarkia

2009/03/31

IRAGARKIA

1.- Erakunde esleipen emoilea
a. Erakundea: Bermeoko Udala
b. Espedientearen tramitatzailea: Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila

2.- Kontratuaren xedea
a. Zehaztapena: Bermeoko Udalaren eta honen Erakunde Autonomoen kultur nahiz beste motatako ekintzetan laguntza lanak emoteko zerbitzua emotea da.
b. Burutzeko lekua: Bermeo
c. Burutzeko epea: bi urte. Epe hau beste bi urtetan luzagarria da.

3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
a. Tramitazinoa: Ohikoa
b. Prozedura: negoziatua publizidadeagaz

4.- Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua:
Kontratu honen prezioa, lehenengo urterako, gehienez 20.000 €koa izango dala aurreikusten da, BEZ kanpo. Eta kontratu osoaren prezioa, luzapenak barne, gehienez 80.000 €koa izango dala aurreikusten da. Baina kontratu honen mota izaeragaz bat etorriz, ez da prezio osoa finkatzen, banakako gehienezko prezioa baino, administrazio baldintza orrietan, 3. puntuan agertzen danez.

5.- Behin-betiko bermea: 600 €
6.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
a. Erakundea: Bermeoko Udala – BERH@Z
b. Helbidea: Ertzilla kalea, 6-8
c. Herria eta posta kodea: Bermeo 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 00
e. Faxa: 94 688 23 12
f. E-Mail-a: berhaz@bermeo.org edo antolakuntza@bermeo.org

Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: 15 egun, iragarkia web orrialdean publikatzen danetik.

7.- Eskaintzen aurkezpena
a. Aurkezteko azken eguna: 15 egun, iragarkia web orrialdean publikatzen danetik.
b. Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Baldintza administratiboetako 19. puntuan isladatzen dana (A kartazala)
c. Aurkezteko lekua
- Erakundea: Bermeoko Udala-BERH@Z
- Helbidea: Ertzilla kalea, 6-8
- Herria eta posta kodea: Bermeo 48370

8.- Eskaintzak irekitzea
a. Erakundea: Bermeoko Udala
b. Helbidea: Sabino Arana enparantza, z.g.
c. Herria: Bermeo
d. Eguna: aurkezteko epea amaitzen danetik, gehienez, 15 eguneko epean.
d. Ordua: zehazteko

9.- Esleipena egiteko, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:
Baldintza teknikoen 5. puntuan agertzen dana


Bermeon, 2009ko martxoaren 31n

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0