Behin behineko esleipena
2009/04/15
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
35.- TEODORO TAR ANASAGASTI KALEAN APARKALEKU BAT EGITEKO OBRA KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Teodoro tar Anasagasti kalean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.
Bigarrena: 2009ko martiaren 9an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko proiektua eta administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Hirugarrena: Aitatutako kontratazio-prozesua publizidade eta guztiko prozedura negoziatu bidez egin da, eta parte hartzaile honeek aurkeztu dira:
- Construcciones Goiketxe SL.
- Indarlanak SL.
Argudioak
Bakarra: 2009ko apirilaren 7an emondako txosten teknikoaren arabera, hauxe izan da eskaintza bakotxak lortutako puntuazinoa:
Eskaintzak
Hobekuntzak
(obra
gehiketak)
0-35
Bestelako hobekuntzak
0-15
Obraren metodologia 0-30
Obra egiteko epea (5 hilabete)
0-20
Guztira
Construcciones Goiketxe S.L.
0
0
0 150 egun
0
0
Indarlanak S.L.
0
15
5 130 egun
20
40
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Teodoro tar Anasagasti kalean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea, era honetan:
- ENPRESEA: Indarlanak, SL (IFZ: B95517249).
- PREZIOA: 209.190,48 €, BEZ barik, BEZa: 33.470,48 €, DANERA: 242.660,95 €.
- EXEKUZINO EPEA: 5 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 14an.
ONETSIA
ALKATEA