Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/04/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 1ean udal honetako Osoko Bilkureak erabagi hau agindu dauela:


6.- ERRATZ-MAKINA XURGATZAILE BAT ERRENTA BIDEZ HORNITZEKO ETA HAREN MANTENIMENTURAKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Planteatutako gaia

Erratz-makina xurgatzaile bat errenta bidez hornitzeko eta haren mantenimenturako kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko zezeilaren 4an, lehiaketa honetara aurkeztu dan eskaintza bakarra aztertu da. BBVA RENTING enpreseak eskaintza egokia aurkeztu eban. Kontratazino Mahaiak txosten teknikoa be eskatu dau eskaintzeari buruz.

Bigarrena: 2009ko zezeilaren 13an Zerbitzu Saileko teknikariak bere txosten teknikoa aurkeztu dau, aurkeztutako eskaintza eta baldintza plegu teknikoetan eskatutakoagaz bat datorrela adieraziz.

Hirugarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honeri aurre egiteko. 2009. urterako 50.000,00 € kontsignatu dira 00600-44220-641.01.00 partidean.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak:

LEHENENGOA: 2008-55 kontratua BBVA RENTING enpreseari behin-behinekoz esleitzea.
Xedea: Renting bidez, ROS ROCA CITY CAT 2020XL erratz-makina baten hornidurea.
Epea: Berrogeita zortzi (48) hilabete. (Lau urte).
Esleipen prezioa: 170.086,21€ gehi BEZ ari jagokozan 27.213,84€
Mantenimentua, konponketa lanak eta gurpil aldaketak: TALLERES LARRAURI. Pol ind Landabaso, parc 4, 48370 BERMEO.
Berme epea: Kontratua irauten dauan epe osorako, hau da, lau urte. Ez da sartzen: erabilera txarra edo erabileragaitiko aldatu beharrekoak, konkretuki: zepilluak, bateriak, lanparak eta unitatearen margotze lanak. Sartzen dira: gurpil aldaketak, filtroak, olioak, korreak, mangitoak etabar.

BIGARRENA: Gastua onartzea eta xedatzea 2009. urterako 50.000,00€

HIRUGARRENA: Esleipendunari erabagi hau jakinarazotea, esleipen prezioaren (BEZ barik) % 5eko bermea jarri daian kontratua sinatu aurretik. Danera: 8.504,31€

LAUGARRENA: Erabagi hau, www.bermeo.org web orriko kontratisten profilean argitaratuko da, hamar laneguneko epean jagokozan alegazinoak aurkeztu daitezan.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 16an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0