Behin behineko esleipena
2009/04/22
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
31.- AREILZA LOKALEKO GARBIKETA ZERBITZUKO ALDAGELAK EGOKITZEKO OBREA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Areilza lokaleko garbiketa zerbitzuko aldagelak egokitzeko obrea behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.
Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak, obra honen baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban, eta hutsik deklarau zan 2009ko apirilaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak izandako batzarrean.
Hirugarrena: Apirilaren 1eko batzarrean, hutsik deklarau ez eze, deialdia barriro kaleratzea erabagi zan eta, prozedura negoziatuaren bidez, 3 enpresa gonbidatu dira eskaintzak aurkezteko.
• INDARLANAK, SL
• CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO
• BARRIZTU
Holan izanda be, CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGOk bakarrik aurkeztu dau eskaintzea.
Argudioak
Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztau da bat datorrela eskatzen danagaz.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Areilza lokaleko garbiketa zerbitzuko aldagelak egokitzeko obrea behin-behinekoz esleitzea, era honetan:
- ENPRESEA: CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO (76185237-Z).
- PREZIOA: 62.379,90 €, BEZ barik, BEZa: 9.980,78 €, DANERA: 72.360,68 €.
- EXEKUZINO EPEA: 3 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 4 langile, horreetatik 1 langabeziatik kontratautakoa izango da.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 14an.
ONETSIA
ALKATEA