Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/05/06

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


30.- BERMEOKO UDALEKO SUTEEI ETA LAPURRETEI AURRE EGITEKO BALIABIDEEN MANTENIMENTU ZERBITZUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko Udaleko suteei eta lapurretei aurre egiteko baliabideen mantenimentu zerbitzua behin-behinekoz esleitzea.

Argudioak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrak, 28. erabagiaren bidez, kontratazino honetarako baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea onartu eban.

2009ko urtarrilaren 28ko BAOn argitaratu zan prozedura negoziatu bidezko kontratazino hau. Lizitazino prezioa: 90.344,83 €. Epea: urte bi (2), gehi beste urte biko (2) luzapena, alde biak ados badagoz.

Bigarrena: Hiru enpresak kreditau dabe kontratu hau egiteko gaitasuna eta kaudimena. Horreetatik bik aurkeztu dabe eskaintzea epearen barruan, (azken eguna 2009/03/13): SERCOIN SA eta SABICO SEGURIDAD SA

2009ko martiaren 30ean Laneko Prebentzino Zerbitzuko teknikariak aurkeztutako eskaintzak baloratu dauz, baldintza-agirien arabera, eta hau izan da emoitzea:

SERCOIN SA…………………..98,00 PUNTU
SABICO SEGURIDAD SA……80,16 PUNTU

Hirugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 2009-05 kontratua SERCOIN SA enpreseari esleitzea, Bermeoko Udaleko suteei eta lapurretei aurre egiteko baliabideen mantenimentu zerbitzua, baldintza-agiri tekniko eta administratiboen arabera, puntuazino handiena lortu dauen eskaintzea izan dalako.

Epea: Kontratua sinatzen danetik urte biko eperako, beste urte birako luzagarria, alde biak ados agertzen badira.

BIGARRENA: Behin-behineko esleipen honi jagokon publizidadea emotea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko maiatzaren 5ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0