Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/06/30

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko ekainaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- ARGIDUN PANEL INFORMATIBOAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bermoko Udalak, egun daukan alde bakarreko panel informatiboa alde biko bihurtzea eta udal honek zehaztutako gunean bikotxa dan argidun panel informatiboa ipinteko beharrezko ekipamentu eta software hornidura kontratuaren behin betiko esleipena

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko apirilaren 22an udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza tekniko eta administratiboak onartu ebazan.

Bigarrena: 2009ko apirilaren 30ean ASEL, SL; JUAQUIN BEDIA, SL; ELECTROSOFT 2001, SL, eta PROIEK enpresei konbitak bialdu jakezan.

Hirugarrena: 2009ko maiatzaren 18a izan zan eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Laugarrena: ASEL, SL, enpreseak, maiatzaren 11ko sarrera erregistroagaz, prezio kontuak dirala-eta ez ebala eskaintzarik aurkeztuko adierazo eban.

Bosgarrena: JUAQUIN BEDIA, SL, enpreseak, maiatzaren 12ko sarrera erregistroagaz, kontratuaren baldintza tekniko eta ekonomikoak beteteko ezintasuna aurkeztu eban.

Seigarrena: PROIEK enpreseak ez dau eskaintzarik aurkeztu, ezta bestelako adierazpenik egin be, halanda ze, 2009ko maiatzaren 12ko sarrera erregistroagaz, proposamena aurkeztu dauen enpresa bakarra Electrosoft 2001, SL izan da.

Zazpigarrena: 2009ko maiatzaren 27an behin-behineko esleipena ebatzi eban Bermeoko Tokiko Gobernu Batzarrak

Zortzigarrena: 2009ko bagilaren 1ean behin-behineko esleipena Bermeoko Udalaren web guneko Kontratugilearen Profilean argitaratu zan.


Argudioak

Lehenengoa: 2009ko bagilaren 1ean web gunean behin-behineko esleipena argitaratu zanetik 15 lanegun igaro dira daborduko, eta ez da behin betiko esleipena egitea eragozten dauen alegazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Sektore Publikoko Kontratuen 30/2007 Legeak agintzen dauzan betekizun guztiak jarraitu dira; eta behin betiko esleipena egin leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bermoko Udalak, egun daukan alde bakarreko panel informatiboa alde biko bihurtzea eta udal honek zehaztutako gunean bikotxa dan argidun panel informatiboa ipinteko beharrezko ekipamentu eta software hornidura kontratua Electrosoft 2001, SL enpreseari esleitzea behin betiko.

BIGARRENA: Kontratua 37.810,20 €-an esleitzea. Prezioa 32.595 €, gehi 5.215,20 € (BEZa).

HIRUGARRENA: Esleipendunari, esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran egintzak egin beharko dauzala jakinarazotea:

• 10 laneguneko epean, administrazino honen bulegoetara etorri, kontratua administrazino-agiri gisa formalizetako. Epea, behin betiko esleipena jakinarazoten dan egunaren biharamonetik hasiko da zenbatzen.

Behin betiko esleipena Bermeoko Udalaren web guneko “Kontratistearen Profila” atalean argitaratuko da.
Kontratua formalizau barik geratzen bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 140. artikuluko 3. eta 4. ataletan adierazotakoa jarraituko da.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko ekainaren 26an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0