Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/07/13

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko uztailaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- BERMEOKO GUNE BERDEEN MANTENIMENTU ETA KONTSERBAZINO LANAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko gune berdeen mantenimentu eta kontserbazino lanak behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko bagilaren 22an 725. Alkatetza Dekretu bidez Bermeoko gune berdeen mantenimentu eta kontserbazino lanak behin-behinekoz esleitzea erabagi zan.

Bigarrena: 2009ko bagilaren 22an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.

Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz bere eginbeharrak eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Bermeoko gune berdeen mantenimentu eta kontserbazino lanak URAZCA SERVICIOS Y MEDIO AMBIENTE SA (USYMA) enpreseari behin betiko esleitzea, eta esleipendunari jakinarazotea 10 laneguneko epean kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.

Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko uztailaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0