Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/08/14

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko abuztuaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- LAMERAKO ZOLADUREA BERREGITEKO PROIEKTUAREN II. FASEA ETA KIOSKO BARRI BAT EGITEKO PROIEKTUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Lamerako zoladurea berregiteko proiektuaren II. fasea eta kiosko barri bat egiteko proiektua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Osoko Bilkureak, 2009ko garagarrilaren 20an izandako batzarrean, Lamerako zoladurea berregiteko proiektuaren II. fasea eta kiosko barri bat egiteko proiektua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban eta, era berean, behin betiko esleipena egiteko ahalmena Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea erabagi eban.

Bigarrena: Garagarrilaren 21ean behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia, legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emon jakon epearen barruan bete dauz bere eginbeharrak eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Lamerako zoladurea berregiteko proiektuaren II. fasea eta kiosko barri bat egiteko proiektua Excavaciones Vda. de Sainz, SA enpreseari esleitzea, 1.931.090,90 euroan (BEZ barik), aitatutako enpreseak egindako proposamenean jasotako bestelako baldintza danakaz. Era berean, esleipendunari jakinarazotea, 10 laneguneko epean, kontratua sinatu beharko dauela eta, holan egin ezean, udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko abuztuaren 14an.


ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0