Behin behineko esleipena
2009/08/19
933. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA
LAMERAKO PARKEAN JOLAS GUNE BAT ERAIKITZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BEHINGOZ ESLEITZEA.
Xedea
Lamerako parkean jolas gune bat eraikitzeko obra kontratua behin-behingoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko uztailaren 15ean, Tokiko Gobernu Batzarrak, Lamera parkean jolas gune bat bat eraikitzeko lanak esleitzeko administrazino baldintza zehatzen orria eta baldintza teknikoak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Bigarrena: Aipatutako kontratazio-prozesura parte-hartzaile bakarra aurkeztu da: Juegos Kompan, SA.
Hirugarrena: 2009ko abuztuaren 18an, Jon Goitia Leniz arkitektoak txostena egin eban.
Argudioak
Bakarra: 2009ko abuztuaren 18an emondako txosten teknikoan honako hau esaten da: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren Juegos Konpan S.A. enpresearen eskaintza egokia dala ikusten da. Prezioa 169.738,74 eurokoa da, BEZ barne, eta epea sei astekoa.
Erabagia
Goian azaldutako guztia kontutan hartuta, honako hau erabagi dot:
LEHENENGOA: Lamerako parkean jolas gune bat eraikitzeko obra kontratua behin-behingoz Juegos Kompan, SA.ri 146.326,50 eurotan (BEZ barik) esleitzea.
BIGARRENA: Juegos Kompan, SA.ri jakinarazo behin behineko esleipenaren iragarkia kontratugileen profilan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean, konpultsatu barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsatu beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauala, horrela egin ezean, behin behineko esleipena bertan behera geratuko dalarik.
Bermeon, 2009ko abuztuaren 19an
ALKATEA
NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA