Behin behineko esleipena
2009/10/13
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
2.- ZARRAGOITXI INGURUA HOBETZEKO URBANIZAZINO OBRAK EGITEKO PROIEKTUAREN IDAZKETA LANAK BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Zarragoitxi ingurua hobetzeko urbanizazino obrak egiteko urbanizazino proiektuaren (exekuzino proiektua eta obrak gauzatzeko dokumentu guztiak, segurtasun eta osasun estudioa eta obrako Zuzendaritza Fakultatiboa) idazketa lanak behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko garagarrilaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak Zarragoitxi ingurua hobetzeko urbanizazino obrak egiteko urbanizazino proiektuaren idazketa lanak esleitzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Bigarrena: Aitatutako kontratazino prozesura parte-hartzaile bakarra aurkeztu da: ARKIGEST ESTUDIOA S.L.
Argudioak
Bakarra: Arkigest Estudioa SL enpreseak aurkeztutako proposamena aztertu ondoren, egokia dala egiaztatu da.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Zarragoitxi ingurua hobetzeko urbanizazino obrak egiteko urbanizazino proiektuaren idazketa lanak behin-behinekoz, ARKIGEST ESTUDIOA SL enpreseari 48.000 €-tan (BEZ barik) esleitzea.
BIGARRENA: ARKIGEST ESTUDIOA SL enpreseari jakinarazotea, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean konpultsatu barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsatu beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko da.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urriaren 9an.
ONETSIA
ALKATEA