Behin betiko esleipena
2009/11/04
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko azaroaren 2an udal honetako Osoko Bilkureak erabagi hau agindu dauela:
4.- UDALTZAINGOKO IBILGAILUAREN RENTING BIDEZKO HORNIDURA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Udaltzaingoko ibilgailuaren renting bidezko hornidura behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko urriaren 8an, udal honetako Osoko Bilkureak, udaltzaingoaren ibilgailuaren renting bidezko hornidura kontratua behin-behingoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2009ko urriaren 9an, behin-behineko esleipena, kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia, legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.
Bigarrena: Behin-behineko esleipendunak eginbeharreko jarduketa emondako epean bete dau.
Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu direla kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leike.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Osoko Bilkureak:
LEHENENGOA: Udaltzaingoaren ibilgailuaren renting bidezko hornidura kontratua, BANSALEASE enpresari behin betiko esleitzea.
BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 41.455,68 €-koa gehi BEZ izango da. Danera: 47.851,20 €.
Kilometroko prezioa: 0,0221 €
HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta horrela egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko azaroaren 4an.
ONETSIA
ALKATEA