HUTSIK DEKLARATZEA
2009/11/27
1467. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA
ASEGURU BITARTEKARITZA ZERBITZUA KONTRATATZEKO LEHIAKETA IREKIA HUTSIK DEKLARATZEA.
Xedea
Aseguru bitartekaritza zerbitzua kontratatzeko lehiaketa irekia hutsik deklaratzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Eskaintza bi aurkeztu dira ondorengo emaitzagaz:
Eskaintza sarrera erregistro data/zk.: 2009-11-17/ 18457
Titularra: GABINETE EGIA SA
Eskaintza sarrera erregistro data/zk. 2009-11-18 / 18496
Titularra: AON RISK SERVICES
Bigarrena: AON RISK SERVICES enpreseak epez kanpo aurkeztu dau bere eskaintza; azaroaren 2an argitaratuta, hurrengo eguna lehen egun modura zenbatzen hasita, epea azaroaren 17an amaitu zan. Ondorioz AON RISK SERVICES enpresearen eskaintza ezin da kontutan hartu.
Hirugarrena: GABINETE EGIA SA enpreseak azaroaren 17an email bidez Udal Idazkaritzara bidalitako mezuaren barri emoten dau. Bertan, empresa honek erregistroan aurkeztutako eskaintza ekonomikoa kontutan ez hartzeko eta eskaintza ekonomiko barria agertzen eban.
Argudioak
Lehenengoa: Eskaintzak aurkezteko epearen barruan lizitatzaileak eskaintza barria aurkeztu ahal izan dau, beti ere baldintza pleguetan zehaztutako moduan, eskaintzaren sekretua mantenduz (LCSP art 129.2).
Bigarrena: RGCAP 80. artikuluak, eskaintzak gutunazal itxietan aurkeztu behar dirala dino eta baita JCCA Inf. 43/2002, 17-12-02, eskaintzaren sekretuaren irizpidea hurratzen bada lizitatzailearen baztertzea egokitzat hartzen dau. Ikusi ere, TJCE 22-06-93, 1993/98, asunto C-243/89, Storebelt, zentzu berean.
Hirugarrena: RGCAP 84. artikuluaren arabera lizitatzaileak onartzen badau berak aurkeztatutako proposamenean akats bat dau, kontratazio mahaiak, ebazpen ziodunaren bidez, proposamena kontuan ez edukitzea erabagi daiteke.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontutan hartuta, honako hau erabagi dot:
LEHENENGOA: Aseguru bitartekaritza zerbitzua kontratatzeko lehiaketa irekia hutsik deklaratzea, AON enpresearen eskaintza epez kanpo aurkeztu dalako eta EGIA SAren eskaintzak zuzendu ezineko akatsa daukalako.
BIGARRENA: LCSP Legeko 161.1 artikuluak xedatu bezala, prozedura negoziatuari hasikerea emotea, jagokozan baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.
Bermeon, 2009ko azaroaren 27an
ALKATEA
NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA