Behin betiko esleipena
2010/02/01
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko urtarrilaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
11.- BERMEOKO UDALEKO OSASUN ZAINTZA ETA HIGIENE INDUSTRIALEKO ESPEZIALITATEAK ESKAINTZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Bermeoko Udaleko osasun zaintza eta higiene industrialeko espezialitateak eskaintzeko zerbitzu kontratu behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak Bermeoko Udaleko osasun zaintza eta higiene industrialeko espezialitateak eskaintzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2010eko urtarrilaren 8an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.
Bigarrena: Behin-behineko esleipendunak egin beharreko jarduketea emondako epearen barruan egin dau.
Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Bermeoko Udaleko osasun zaintza eta higiene industrialeko espezialitateak eskaintzeko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea PREVENOR enpreseari.
BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko otsailaren 1ean.
ONETSIA
ALKATEA