Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/02/11

187. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


BERMEOKO UDALERAKO ERRAZMAKINA XURGATZAILE BIREN HORNIDURA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko Udalerako Errazmakina xurgatzaile biren hornidura kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko urtarrilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak Bermeoko Udalerako Errazmakina xurgatzaile biren hornidura kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko urtarrilaren 18an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Behin-behineko esleipendunak egin beharreko jarduketea emondako epearen barruan egin dau.

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Bermeoko Udalerako Errazmakina xurgatzaile biren hornidura kontratua behin betiko esleitzea GRAU MAQUINARI I SERVEI INTEGRAL SA enpreseari.

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.

HIRUGARRENA: Erabagi honen iragarkia argitaratuko da DOUE eta BOEn legeak xedatu bezala.



Bermeon, 2010eko otsailaren 11n
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0