Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/02/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko otsailaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


29.- LUDOTEKA ZERBITZUA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua 2010eko martiaren 31n amaitzen da.

Bigarrena: 2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratuari jagokozan administrazino baldintzak eta baldintza teknikoak onartu ebazan.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko abenduaren 30ean, MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak, Batun-Batun aisialdi kultur elkarteak eta Suspergintza Elkarteak prozedura negoziatuan parte hartzeko gonbidapenak jaso ebezan.

Bigarrena: 2010eko urtarrilaren 15ean Suspergintza Elkarteak uko egin eutson gonbidapenari.

Hirugarrena: 2010eko urtarrilaren 20an MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak proposamena aurkeztu eban.

Hirugarrena: Gazteria teknikaria dan Iñaki Lopez Elorduik, Kultura Animatzailea dan Susana Regidor Lardiesek eta Gazte Ekimenak Zerbitzuko arduraduna dan Onintza Varak, 2010eko otsailaren 2an batuta, ondorengo puntuazinoa emotea erabagi dabe:








Ludoteka Zerbitzuaren Proiektua
Prezioa
Hobekuntzak
MB 2000 Zerbitzu Sozio-Kulturalak

44

30

3,5


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak enpreseari behin-behinekoz esleitzea, 2011ko abenduaren 31ra arte.

BIGARRENA: Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua 31.300 €-an esleitzea, BEZa kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 2.191 €-koa da.

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, aitatutako esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egiten beharko dauzala jakinarazotea:

• Behin betiko fidantzea ipintea (1.565 €), eta kontratua administrazino kontratu bidez formalizatzea.
• Jarduketa horreek egiteko epea hamabost egunekoa izango da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko otsailaren 15ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0