Udala

Faseak

IRAGARKIA

2008/06/13

IRAGARKIA

ARENEKO KIROLDEGIA ETA ARTZA FRONTOIA ERAIKINAK GARBITZEKO ZERBITZUAREN LEHIAKETA.


1.- Erakunde esleipen emoilea:
- Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua.


2.- Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Bermeoko Areneko kiroldegiko eta Artza frontoiko eraikinen garbiketa zerbitzuen kontratazioa.
b) Burutzeko lekua: Arene kiroldegian eta Artza frontoian.
c) Burutzeko epea: urte bikoa. Luzapena: beste urte bi.


3.- Tramitazioa, jardunbidea eta esleipen modura:
a) Tramitazinoa: OHIKOA.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.


4.- Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua: 171.400,00 euro (BEZa kanpo), berrikuspenak kontutan eduki barik.
Lehenengo urterako aurrekontua: 85.700,00 €koa izango da.


5.- Behin betiko bermea: Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo


6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
a) Erakundea: Udalaren Kirol Patronatua edo Berh@z bulegoa.
b) Helbidea: Arene Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
c) Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.
d) Telefonoa: 946179180 edo 946179191
e) E-mail-a: kiroldegia@bermeo.org
berhaz@bermeo.org
f) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunerarte.

7.- Eskaintzen aurkezpena:

Aurkezteko azken eguna:
a) Proposamenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik egutegiko 15 lan eguneko epean aurkeztu ahal izango dira.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Baldintza pleguetan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua:
- Erakundea: Areneko kiroldegia edo Berh@z bulegoa.
- Helbidea: Arene Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.


8.- Esleipen modua:

Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.

Behin-behineko esleipena gehienez hamabost eguneko epean egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

Esleipena egiterakoan, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:

a) Preziorik txikiena: 60 puntura arte, baremo honen arabera:
6 puntu 600 € merkatzen dan bakotxean. (Gitxiago merkatzen bada, horren proportzinoan emongo dira puntuak).

b) Ohizko garbiketaz aparte garbiketa bereziak egiteko ahalmena eta derrigorrezko baliabide materialetik aparte gainontzeko eskeintzak: 20 puntura arte.

c)Plegu honetan gutxienezkoak bete ondoren proposatzen diran hobekuntzak : 20 puntura arte.

9.- Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

Bermeon, 2008ko ekainaren 12an.

Lehendakaria



Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0