Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/03/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko martxoaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


6.- KOMUN PUBLIKOETAKO, KURTZIOKO IGOGAILUKO ETA AZOKAKO APARKALEKUKO GARAJEEN GARBITASUNA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Komun publikoen, Kurtzio-Zarragoitxiko igogailuaren eta azokako aparkalekuaren garbiketea. Behin-behineko esleipena.

Aurrekariak

Lehena: Kontratu honen xedea Almika zelaiko komuna, Talakoa, Erreten Lamerakoa eta Txirritxa kalekoa garbitzea da. Halaber, kontratu honen barruan Kurtzio-Zarragoitxiko igogailuaren eta udal azokako garajearen garbiketea be badagoz jasota.

Bakarra: Prozedura negoziatua egin da, publizidade barik. Holan, hiru gonbidapen egin badira be, enpresa bakar batek aurkeztu dau eskaintzea:

• TXUKUNBERRI, S.L. E.I.

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ostean egiaztatu da bat datorrela eskatzen danagaz.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENA: Komun publikoen, Kurtzio-Zaragoitxiko igogailuaren eta azokako aparkalekuaren garbiketea TXUKUNBERRI, S.L. E.I. enpresari esleitzea behin-behinekoz, 82.080,00 euroan (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 13.132,80 €-koa da (Guztira: 95.212,80 €).

BIGARRENA: Kontratuan jaso beharko da enpreseak aurkeztutako hobekuntzea, hau da, azokako aparkalekua urtero bost aldiz garbituko da.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, jarraian adierazoten den jarduketea egin beharko dauela:

• Behin betiko bermea jarri (4.104,00 €).

Horretarako hamabost (15) laneguneko epea eukiko dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko martxoaren 16an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0