BEHIN BETIKO ESLEIPENA
2010/03/22
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko martxoaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
18.- LUDOTEKA ZERBITZUA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua 2010eko martiaren 31n amaituko da.
Bigarrena: 2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratuari jagokozan administrazino baldintzak eta baldintza teknikoak onartu ebazan.
Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedura negoziatuan (publizidade barik) parte hartzeko hiru (3) enpresari gonbidapenak bialdu ostean, 2010eko zezeilaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak enpreseari esleitzea erabagi eban, 2011ko abenduaren 31ra arte.
Hirugarrena: 2010eko zezeilaren 16an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.
Bigarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak eginbeharreko jarduketea emondako epean bete dau.
Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Ludoteka zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak enpreseari, 2011ko abenduaren 31ra arte.
BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 31.300,00 €-koa (BEZa kanpo) izango da. BEZari jagokon zenbatekoa 2.191,00 €-koa da (Guztira: 33.491,00 €).
HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko martxoaren 22an.
ONETSIA
ALKATEA