Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/05/03

2010eko maiatzaren 3an, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal PatronatukoLehendakariaren dekretuz ondorengo erabagia hartu da:




Xedea
Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzuaren behin behineko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko apirilaren 16an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Bizitzen Fundazioa izan da proposamena aurkeztu dauan bakarra beraz, dokumentazio guztia zuzen aurkeztuta egon danean proposamen ekonomikoa aurkezteko gonbidapena bialdu jake 15 egun naturaleko epean.
Hirugarrena: 2010eko maiatzaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa aztertu dau. Bizitzen Fundazioak 75.968 eurotako proposamena egin dau BEZ barik (Fundazio hau BEZatik salbuetsita dago). Proposamen hau lizitazio prezioaren barruan dagoenez, kontratazio mahaiak aipatutako zerbitzua Bizitzen Fundazioari behin behingoz esleitzea proposatu dau 75.968 eurogaitik.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzua behin behingoz Bizitzen Fundazioari esleitzea 75.968 eurogaitik urte baterako, hau da, 2010eko ekainaren 1etik 2011ko maiatzaren 31rarte.
Bigarrena: Behin behineko erabagi hau Bermeoko web orrian publikatuta egotea 15 egunetan.
Hirugarrena: Behin betiko bermea eskatzea Bizitzen Fundazioari (15 lan eguneko epea)
ARRETA PSIKOSOZIALA ETA BIOSANITARIOA ZERBITZUAREN BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA ONARTZEA




Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0