Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2008/06/06

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2008ko ekainaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
8.- AUZO BIDEAK GARBITZEKO LANAK BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA.
Xedea
Auzo bideetako sasiak garbitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Urtero bezala, udal honek, auzo bideetako garbitasuna egin behar
dau, belar-sasiak garbitu.
Bigarrena: Horreek lanak egiteko, enpresa honeeri eskatu jake eskaintzea:
-EXCAVACIONES FORESTALES SATUR GOMEZ.
-ABEL ARMENDARIZ ASTORKIZA.
-DESBROCES ORDORIKA
Hirugarrena: Aurkezteko epea amaitu ondoren, honeek izan dira aurkeztutako
eskaintzak:
ABEL ARMENDARIZ ASTORKIZA……..0,147 €/ML.
DESBROCES ORDORIKA……………… 0,130 €/ML.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau
Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: 2008. urteko auzo bideetako belar-sasien garbiketea
DESBROCES ORDORIKA enpreseari esleitzea behin-behingoz, 0,130 €/ml
prezioan.
BIGARRENA: Euskerearen Normalizazinorako Udal Ordenantzeak dinoana
bete beharko da, halanda ze, obrea egiten dan bitartean ipini beharreko
seinaleak eta moeta guztietako iragarkiak, oharrak… euskeraz idatzita egongo
dira. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzi ezkero, euskerazko testua bi bider
handiagoa izango da. Bestalde, aurrez aurreko hartu-emon, txosten eta azalpen
guztiak, ahozko zein idatzizkoak, euskeraz izango dira, bai udalagaz, bai
herritarrakaz.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta
onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean
dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon,
2008ko ekainaren 6an.
ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0