Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/09/20

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko irailaren 15ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- LOURDESKO ESKAILERAK URBANIZATZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko bagilaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obrak egiteko 138.478,91 €-ko proiektua eta administrazio baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazino prozedurea publizidade bako negoziazino bidez bideratu da eta kontratazinoan parte hartzeko sei (6) enpresari gonbidapenak bialdu ostean, aurtengo 889. Dekretuaren bidez Alkatetzak Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obra kontratua TALAIBER, SL enpreseari behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Hirugarrena: 2010eko abuztuaren 6an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zen.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak eginbeharreko jarduketak emondako epean bete dauz, hain zuzen be:

- Kautotuta edo egiaztatuta eskatutako dokumentazinoa aurkeztea; arduradunaren NAN kautotuta edo egiaztatuta aurkeztu ez badau be, Eusko Jaurlaritzako Kontratisten Erregistroan izena emonda dagoen indarreko egiaztagiria aurkeztu dau, non proposamena aurkeztu dauen persona -Joseba Lopez Erquiaga jauna- administratzaile bakarra dala adierazoten da.
- Behin betiko bermea ipintea (5.767,35 €).

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu direla kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leike.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obra kontratua TALAIBER, SL enpreseari behin betiko esleitzea.

BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 115.347,02 €-koa (BEZ barik) izango da. BEZari jagokon zenbatekoa 20.762,46 €-koa da (Guztira: 136.109,48 €).

Bestalde, obrea egiteko epea zazpi (7) astekoa izango da.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta horrela egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko irailaren 20an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0