Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2011/01/31

16.- EGUNKARIETAN ETA IRRATIETAN IRAGARKIAK ARGITARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko irailaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak Bermeoko Udalak egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban. Halanda be, kontratazinoa prozedura negoziatu bidez (publizidadeagaz) egitea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko urriaren 29an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean lizitazino iragarkia argitaratu zan (BAO. 2010/207. zk.).

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedurara honeek parte-hartzaileak aurkeztu dira:

- MEDIASAL 2000: 2011ko urtarrilaren 17an, 827. sarrera erregistro zenbakiagaz.
- ZOSMAMEDIA SA: 2011ko urtarrilaren 12an, 558. sarrera erregistro zenbakiagaz.

Argudioak

Lehenengoa: Enpresa bien kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.

Bigarrena: Proposamen ekonomikoei jagokenez, honeek eskaintzak egin dabez:


- MEDIASAL 2000: % 15eko beherapena eskaini dau.
- ZOSMAMEDIA SA: % 16ko beherapena eskaini dau.

Bestalde, baldintza-agirietan zehazten diran esleipen erispideak aplikatuta, hauxe izan da proposamen bakotxaren puntu-kopurua:

- MEDIASAL 2000: 93,75 PUNTU.
- ZOSMAMEDIA SA: 100 PUNTU.

Halanda ze, eskaintzarik onena ZOSMAMEDIA SA enpresearena izan da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 2011-2012 urteetan Bermeoko Udalak egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratua ZOSMAMEDIA SA enpreseari esleitzea behin-behinekoz, aurkeztu dauen eskaintzearen arabera, hau da: % 16ko deskontuagaz.

BIGARRENA: Behin-behineko esleipena Bermeoko Udalaren web orriko kontratugilearen profilean argitaratzea.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, jarraian adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala:

• Indarrean dagozan xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzagazko betebeharrak beteten dauzala kreditatzen daben ziurtagiriak aurkeztu.
• Behin betiko bermea jarri (3.898,31 €).

Horretarako, hamabost (15) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

LAUGARRENA: Esleipendunak udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dira, eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauz.


Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko urtarrilaren 31n.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0