Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/02/28

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko otsailaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- EGUNKARIETAN ETA IRRATIETAN IRAGARKIAK ARGITARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko irailaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak Bermeoko Udalak egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban. Halanda ze, kontratazinoa prozedura negoziatu bidez (publizidadeagaz) egitea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko urriaren 29an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean lizitazino iragarkia argitaratu zan (BAO 2010/207. zk.). Jagokon kontratazino prozesua egin zan, espedientean agertzen dan moduan.

Hirugarrena: 2011ko urtarrilaren 26an Tokiko Gobernu Batzarrak behin-behineko esleipena onartu eban ZOSMAMEDIA SA enpresearen alde, berak aurkeztu ebalako eskaintzarik onena.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipena jakinarazota, eta udaleko kontratugilearen profilean argitaratuta, ez da erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Esleipendunak, bere betebeharrak bete dauz, eta espedientean jasoten dan legez, jagokozan ziurtagiriak eta behin betiko bermea aurkeztu dauz.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 2011-2012 urteetan Bermeoko Udalak egunkarietan eta irratietan iragarkiak argitaratzeko zerbitzu kontratua ZOSMAMEDIA SA enpreseari behin betiko esleitzea, aurkeztu dauen eskaintzearen arabera, hau da, % 16ko deskontuagaz.

BIGARRENA: Behin betiko esleipena Bermeoko Udalaren web orriko kontratugilearen profilean argitaratzea.

HIRUGARRENA: Jagokon kontratua sinatuko da esleipendunagaz. Horretarako hamar (10) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

LAUGARRENA: Esleipendunak udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dira, eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauz.

BOSGARRENA: Behin-behineko bermeak parte hartzaileei itzultzea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko otsailaren 28an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0