Udala

Faseak

Iragarkia

2011/03/14

2011-03-31n argitaratuta
IRAGARKIA

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuko 2011ko martxoaren 11an egindako batzarrean, onartu eban Areneko kiroldegiko taberna zerbitzua emoteko ondoren adierazten dan moduan:


ARANEKO KIROLDEGIKO TABERNA ZERBITZUA EMOTEA.

1.- Erakunde esleipen emoilea:
- Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua.

2.- Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Bermeoko Araneko kiroldegiko taberna zerbitzua emotea.
b) Burutzeko lekua: Araneko kiroldegian.
c) Burutzeko epea: urtebeteko iraupena. Luzapena: urtero luzatu ahal izango da gehienez hamar urte bete arte.

3.- Tramitazioa, jardunbidea eta esleipen modura:
a) Tramitazinoa: OHIKOA.
b) Prozedura: irekia.

4.- Kontratuaren prezioa: Esleipenduna behartuta egongo da Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuari hilero ondoko kanona ordaintzera gutxienetez 850 €.

5.- Behin betiko bermea: behin-betiko bermearen zenbatekoa hile biko kanona izango da.

6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
a) Erakundea: Udalaren Kirol Patronatua edo Berh@z bulegoa.
b) Helbidea: Arane Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
c) Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.
d) Telefonoa: 946179180 edo 946179191
e) E-mail-a: kiroldegia@bermeo.org
berhaz@bermeo.org
f) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunerarte.

7.- Eskaintzen aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: Proposamenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Baldintza pleguetan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua:
- Erakundea: Araneko kiroldegia edo Berh@z bulegoa.
- Helbidea: Arane Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.


8.- Esleipen modua:

Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita, gehienez, hilabeteko epean irekiko dira.

Behin-behineko esleipena gehienez hamabost eguneko epean egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

Esleipena egiterakoan, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:

1. Eskaintza ekonomikoa.% 35era arte
2. Zerbitzua kudeatzeko proiektua. Zerbitzuaren funtzionamendua eta antolaketaren planifikazinoa. % 20ra arte.
3. Zerbitzua dinamizatzeko proiektua. %20ra arte.
4. Zerbitzuan egingo dituen hobekuntzak. Eskaintzaileak eskaini beharreko zerbitzuen edukia eta hedadura. % 15era arte.
5. Hurrengo erreferentziazko zerbitzuen gehienezko prezioak: kafesnea, ebakia, freskagarria edo antzekoa, garagardoa (kaña) eta pintxoa. % 10ra arte.



9.- Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

Bermeon, 2011ko martxoaren 11an.

Lehendakaria

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0