Behin behineko esleipena
2011/04/13
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2011ko apirilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
11.- ANDER DEUNA AUZOKO BIDEA EGOKITZEKO OBREA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Ander Deuna auzoko bidea egokitzeko obrea behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2011ko martiaren 7an Udal teknikariek lan horreek egiteko proiektu teknikoa aurkeztu eben.
Bigarrena: 2011ko martiaren 11n Artekaritza Sailaren kontsignazino baimena emoten da.
Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozeduran, ondoren aitatzen diren enpresei emon jake gonbidapena:
- ASFALTADOS URIBE
- ASFALTADOS OLARRA SA
- CIA. VIZCAINA ASFALTADOS Y HORMIGONES SA
Laugarrena: Prozedura honetan bi parte-hartzaile aurkeztu dira; Asfaltados Uribe eta Asfaltados Olarra SA.
Bosgarrena: 2011ko apirilaren 12an emondako txosten teknikoaren arabera, Asfaltados Olarra SA enpreseari esleitzea proposatzen da.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Ander Deuna auzoko bidea egokitzeko obrak Asfaltados Olarra SA enpreseari esleitzea behin-behinekoz, 2.407,79 eurotan (BEZ kanpo).
BIGARRENA: Asfaltados Olarra SA enpreseari jakinarazotea behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugileen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta, holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko apirilaren 13an.
ONETSIA
ALKATEA