Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2011/05/04

2011ko maiatzaren 4an, lehendakariaren dekretuz ondorengoa erabagi da:

ARRETA PSIKOSOZIALA ETA BIOSANITARIOA ZERBITZUAREN BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA ONARTZEA

Xedea
Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzuaren behin behineko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2011ko martxoaren 31n, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Bizitzen Fundazioa izan da proposamena aurkeztu dauan bakarra, beraz, dokumentazio guztia zuzen aurkeztuta egon danean proposamen ekonomikoa aurkezteko gonbidapena bialdu jake 15 egun naturaleko epean.
Hirugarrena: 2011ko maiatzaren 4an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa aztertu dau. Bizitzen Fundazioak 76.500 eurotako proposamena egin dau BEZ barik (Fundazio hau BEZatik salbuetsita dago). Proposamen hau lizitazio prezioaren barruan dagoenez, kontratazio mahaiak aipatutako zerbitzua Bizitzen Fundazioari behin behingoz esleitzea proposatu dau 76.500 eurogaitik.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Arreta Psikosoziala eta Biosanitarioa zerbitzua behin behingoz Bizitzen Fundazioari esleitzea 76.500 eurogaitik urte baterako, hau da, 2011ko ekainaren 1etik 2012ko maiatzaren 31rarte.
Bigarrena: Behin behineko erabagi hau Bermeoko web orrian publikatuta egotea 15 egunetan.
Hirugarrena: 15 eguneko epean behin betiko bermea jartzeko eskatzea Bizitzen Fundazioari


Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0