Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/05/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko maiatzaren 11n Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- DEMIKU BIDETIK ANTENETARA DOAN BIDEA EGOKITZEKO OBREA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Demiku bidetik antenetara doan bidea egokitzeko obrea behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2011ko apirilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak Demiku bidetik antenetara doan bidea egokitzeko obrak, behin-behinekoz, Asfaltados Olarra SA enpreseari esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2011ko apirilaren 13an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Demiku bidetik antenetara doan bidea egokitzeko obra kontratua behin betiko esleitzea ASFALTADOS OLARRA SA enpreseari.

BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 10.400,49 €-koa (BEZ barik) izango da. BEZari jagokion zenbatekoa 1.872,09 €-koa da (Guztira: 12.272,58 €).



HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko maiatzaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0