Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2008/09/15

1187 ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA



GAIA: ARENEKO KIROLDEGIKO TABERNAREN BIRMOLDAKETA ETA ARENEKO KIROLDEGIKO SARRERAREN IRISGARRITASUNERAKO ETA EGOKITZAPENERAKO OBRA KONTRATUAREN BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA.


Xedea

Areneko kiroldegiko tabernaren birmoldaketa eta Areneko kiroldegiko sarreraren irisgarritasunerako eta egokitzapenerako obra kontratuaren behin behingoz esleitzea.


Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko uztailaren 23an, Areneko kiroldegiko tabernaren birmoldaketa eta Areneko kiroldegiko sarreraren irisgarritasunerako eta egokitzapenerako obra kontratatzeko baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabaki eban Udalaren Kirol Patronatuko Batzordeak.

Bigarrena: 2008ko irailaren 2an, kontratazioan parte hartzeko gonbitea ondoko hiru enpresetara bidali zen:

- J.A. Olabarri Construcciones.
- UTE Samos-Ascensores Urbil.
- Construcciones Olabarri, S.L.


Hirugarrena: Emanetako epe barruan, eskaintza bakarra jaso zan, J.A. Olabarri Construcciones enpresarena.Pleguetan eskatzen ziren gutxieneko baldintzak betetzen zituela konprobatu zan.


Argudioak

Bakarra: 2008ko irailaren 12an, Kontratazio Mahaiak behin behineko esleipena Jose Antonio Olabarri Construcciones,S.L. enpresari egiteko proposamena egin dau.






Erabagia

Goian aitatutako guztia kontutan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Areneko kiroldegiko tabernaren birmoldaketa eta Areneko kiroldegiko sarreraren irisgarritasunerako eta egokitzapenerako obra Jose Antonio Olabarri Construcciones , S.L. enpresari 418.103,44 €tan (BEZa 66.896,56 €) behin behingoz esleitzea.

BIGARRENA: Jose Antonio Olabarri Construcciones S.L. enpresari jakinaraztea, behin betiko bermea 10 egun balioduneko epean jarri behar dauala behin betiko esleipena egin ahal izateko. Aipatutako epe hori jakinarazpena jasotzen den egunetik hasiko da zenbatzen.

HIRUGARRENA: Erabaki hau, kontratugilearen profilean argitaratzea.



Bermeon, 2008ko irailaren 12an
ALKATEA


NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0